Ostiralean norgehiagoka garrantzitsua jokatuko dute Iñigo Leiza Asegarceko aurrelari lemoarrak eta Mikel Beroiz Aspeko atzelari uhartearrak Urduñako Jai-Alai udal pilotalekuan.
2010. urteko Promozio Txapelketaren barruan, A taldean finalaurrekoetarako geratzen den plaza izango dute jokoan partidu horretan, irabazlea Retegi Bi-rekin batera sailkatuko baita finalaurrekoak jokatzeko.
Gaur material aukeraketa izan dute Urduñan; Garcia Ariño eta Martin Alustiza ibili dira enpresa bakoitzeko intendete lanak egiten. Ondoren Leizak eta Beroizek bina pilota aukeratu dituzte, eta azkenik entrenamendu saio arina egin dute.
Partidarako sarrerak dagoeneko salgai dira X tabernan eta Jubilatuen Gizarte Etxean 20 eta 15 euroren truke; Promozio Txapelketako lehia horren aurretik lagunarteko binakako partida lehiatua jokatuko dute Berasaluze VIII-Begino eta Saralegi-Apraiz bikoteek.