Martxoaren 20an Urduñan ospatutako 12. Gazte Egunean giro aparta izan zen. Buruturiko ekintzek partaidetza handia izan zuten eta jai giro ederraz gozatu zuten Urduñara bertaratutako pertsonek.
Biharramunean ordea, zenbait kalte azaldu ziren hirian zehar, ezezagunek hainbat zabor kontenedore bota eta zenbait erre baitzituzten. Gazte Egunaren ospakizunean lanean aritu diren Urduñako Gazte Asanbladako kideek esan digutenez "erabat tamalgarriak" dira gertaera hauek, "Gazte Egunerako egindako lana eta esfortzua zikintzen dutelako" are gehiago horrelako "ospakizunak egin ahal izateko dauden oztopoak" kontutan izanda.
Urduñako Gazte Asanbladako zenbait kidek botata zeuden zaborrontziak zutik jartzen aritu ziren igandean.