Aresketa Ikastolak 2020an Amurrion antolatu behar zuen Araba Euskaraz bertan behera geratu bazen ere, abian jarritako “Bazen Behin Darabagun…” izeneko ekimenak, bestelako maiztasunarekin eta programazioarekin bada ere, segida izango du. Ekimena, irakurle komunitatearen sorkuntza kolektibo gisa aurkeztuta, maite dugun liburu, ipuin edota testu baten pasartea irakurri eta, era natural batean, grabazio bat egitean datza, gerora sarean jarriz.
Eta hau dela eta, oraingo honetan, Olentzero animatu zaigu bere ipuin kuttunetako bat irakurtzen.
Aurkezten digun saioaz gozatzearekin batera, gogoan izan: irakurtzea bizitzarako oinarrizko konpetzentzia eta gure seme-alabentzako maitasunezo oparia da, hortaz, ez dadin falta libururik garai honetako oparien artean!