Jakin badakigu gai berria ez dena baina, zaharra izanagatik ere, egunerokotasunik galdu ez duelakoan gaude. Gero eta argiago dago plastikoen erabilera, dagoeneko, ez dela soilik ingurumenarekiko arazo larri bat bihurtu, baizik eta mikroplastiko edota nanoplastiko bihurtuta, ia leku guztietan banatzen ari direla, jaten ditugun elikagaietan eta edaten dugun uretan barne.
Ikastolan, plastikoaren bilketaz arduratzen garela urteak badira baina, Eskola-Agenda30 ekimenen baitan, berriro gai honi ekin eta kanpainatxoa burutzea otu zaigu: ikasleekin batera burutzen dugun lana ikastolakide guztiei erakusteko -ikaslei, irakaslei zein gurasoei- sortutako bideoa baita Chris Jordanen “Midway: Message from the Gyre” (https://vimeo.com/36586523) ikus-entzunezkoa probestuz, plastikoaren erabilerarekiko gure egunero ohiturak aztertzeko eta aldatzen hasteko eskatu diegu komunitateko kidei.
Halaber, bide batez eta behin honaino irakurri baduzue, Amurrioko Kuxkumendi MTB, Mendiko Lagunak eta Amurrio Trail taldeek maiatzaren 30erako antolatu duten “Amurrioko bidezidorrak, pistak eta bideen garbiketa” n parte har dezazuen ere animatu nahi zaituztegu.
Eta gogoan izan: global pentsatu, tokian tokikoa zaindu!