Aresketa Ikastola KIVa ikastola da. KIVa programak, Finlandiako Hezkuntza Ministerioak finantziatuta eta Turkuko Unibertsitateak sortutako eta garatutako ereduak alegia, eskola-jazarpenari aurre egiteko xedea duen programa da. Eta, xede horrekin, KIVa Eguna ospatu dugu Aresketa Ikastolan
Egun osoko jarduna planteatuta eta DBHko eta LHko etapa desberdinen arteko interakzioa bilatu nahian, KIVan landutako elkarbizitzarako konpromezuak ikusgai jartzea genuen helburu. Tutoreta saioetan jazarpenari buruzko elkarrizketetan eta lanketak (jazarpenaren mekanismoak, ondoriak ...) eta jazarpena gelditzeko taldeak jokatzen dituen rolak irudikatu nahi izan genituen jarduera desberdinak antolatuz (https://aresketaikastola.eus/eu/kiva-eguna-jazarpenik-ez).
Horretaz gain, Iñaki Zubizarretaren bisita ere izan genuen. Saski-balio jokalari profesional ohiak nerabezaroan jasandako jarzapenez eta euren ondorioez itzulinguruka ibili gabe hitz egin zien DBHko eta LH 6. maieltako ikasleei.