Beste behin ere, Palestinako herriaren suntsipen sistematikoaren lekuko izan behar dugu. Gure barrenak berriz ere irauli dizkigute eta inpotentzia nagusi da. Jada suntsitua den herrialdean, hondakin artean bizi diren gizon, emakume eta haurrak, bonbardatzen ari dira inolako bereizketarik gabe.
Bien bitartean, Europak beste aldera begiratzen du, lotsagabeki.
Ezin gara isilik geratu. Ezin dugu basakeria hau normalizatu. Erailtzen ari diren haur horiek gure seme-alabatzat hartu, guraso horiek gure arreba-anai bezala sentitu eta lau haizetara oihukatu behar dugu: ASKI DA!
Heldu den astelehenean, martxoak 24, 08:50ean ikastolako jolaslekuan urgentziazko konzentrazioa!