Eskaintzaren deskribapena:
- Aresketa Ikastola DBHrako Gizarte eta Geografia eta Gizarte eta Historia arloetarako irakaslea bilatzen ari da.
- Ezinbestekoa izango da EGA edo baliokideak diren euskarazko tituluak aurkeztea, irakaskuntza masterra izatea eta kontuan hartuko da ingeles maila altua C1 edo baliokideak izatea.
- Eskainiko den lanaldia %70 ingurukoa izango da eta irailean hastekoa, urte osorako.
Interesdunek aresketaikastola@aresketaikastola.eus helbide elektronikora bidali behar dute Curriculuma, gaian “DBH-2025 Lan eskaintza” idatziz.