Gobernuan den koalizio independentistak gaur kaleratutako prentsa oharrean aditzera eman duenez, “gure esku dagoen guztia egingo dugu proiektu faraoniko hau gelditzeko”. Bilduk prentsa oharrean jasotakoaren arabera, “proiektua berdimentsionatuta ere, Udala ekonomikoki lurperatuko du proiektu honek, eta Udalak behar beharrezko dituen bestelako ekinbide batzuk galaraziko ditu”.Bilduk kaleratutako oharrean aipatzen denez, “Aiarako Udalak urteko 2,2 milioi euroko aurrekontua du, eta ezin egin diezaioke aurre hasiera batean 1,8 milioiko aurrekontua zuen, eta orain 3,1 milioikoa duen kiroldegiaren proiektuari”. Aurrekontu igoera honen zergaitia ere azaltzen du oharrean “hasierako proiektuan ez zirelako hainbat diru-partida aurreikusi”.
Kiroldegiaren proiektua “EAJren kazikada” bat dela eta etorkizuneko inbertsioak “hipotekatzen” dituela salatu dute.
Aurreko korporazioak egindako proiektuaren tramitazioa “alegaltasunez beteta” egon dela adierazi du koalizio independentistak; “proiektua udal arkitektoari enkargatu zitzaion, arkitekto arduradunak ez ziren gai izan egituren kalkuluetan zeuden akatsak diagnostikatzeko, presengatik agian, eta akats hauek obren gelditzea ekarri dute”.
Agintaldiaren azken astean (maiatzaren 19an, osteguna) “birdimentsionatutako proiektuaren lehen fasea onartu zuen, hau da, obraren jarraipena, korporazio berria baldintzatuz eta orain artean erakitakoa eraitsi behar izan delarik, aurrera doazen epeak betetzera derrigortua”.
Bilduk salatu duenez “korporazio berria eraitsi beharreko obra batekin topatu da, baita aurreko Korporazioak azken orduan komprometitutako obra fase batekin ere, 3 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua suposatzen duena, eta honek etorkizuneko inbertsio guztiak hipotekatuko ditu”.
Bi aukera “proiektua birdimentsionatu edo gelditu”
Bilduk bi aukera aztertzen ari da; alde batetik proiektua birdimentsionatzea: “finantzazio bide berriak bilatu, eta kalte txikiena bezala hartuta, 2,5 milioi euro inguruko inbertsio suposatzen duena zerbitzurik gabeko eraikin batean, hau da, hormigoizko kutxa erraldoi bat finantzatzea” edo bestetik proiektua eta obra geldiaraztea. Oharrean gogora ekarri dute duela gutxi Gasteizko Bai Centre geldiarazi dutela “157 milio euro inguruko aurrekontua zuena”.
“Proiektua gelditzeko aukerak daudela uste dugu. Honek oraindik definitzeke dagoen kostua izanda ere udalaren egoera ekonomikoa arinduko luke eta beste inbertsio batzuei aurre egitea erraztuko luke” adierazi dute oharrean.Kasu honetan obrak egiteko instituzio ezberdinek emandako diru-laguntzak bernegoziatu beharko liratezke, eta berriak lortu: “ur fekalen tratamendua, kultur-guneak edota osasun eraikina Luiaondoko Patxitaren Etxean.