Skatea izango da protagonista Laudion

 

Laudiers skate taldearen urtebetetzeak, Laudioko udaletxeko gazteria sailaren ekitaldi batekin bat egingo du datorren ostegunean. Udalaren eskutik gerturatuko baitira aiaraldera munduko skater onenetako hiru; Alain Goikoetxea, Urtzi Unanue eta Alain Saavedra hain zuzen ere.

 

Laudiers skate taldearen urtebetetzeak, Laudioko udaletxeko gazteria sailaren ekitaldi batekin bat egingo du datorren ostegunean. Udalaren eskutik gerturatuko baitira aiaraldera munduko skater onenetako hiru; Alain Goikoetxea, Urtzi Unanue eta Alain Saavedra hain zuzen ere.

Lamuza parkean egingo duten erakustaldian  bertaratutakoak aho zabalik uzteaz gainera, ikastaro txiki bat ere eskainiko dute skater ezagun hauek. Ekitaldia musikaz eta esatari baten kontakizunaz osatuko da.

 

Laudiers taldearen urtebetetzea

Urte bat igaro da Laudiers taldea herriko skate mugimendua osatu eta indartzeko helburuz sortu zela. Bide honetan txapelketak eta erakustaldiak egin izan dituzte lan eta konpromiso handiarekin, eta batu duten arrakasta ere dudaezina da.

Urtebetetzea ospatzeko baliatu nahi dute Udalaren gazteria sailak antolatutako ekitaldi eguna. Hartara, egitaraua egun osoz luzatu eta eguerdi aldean hasiko diren hainbat jarduera antolatu dituzte Laudiers taldekoek.; musika, aurreko txapelketatako bideoak eta giro ezin hobea.

Informazio gehiagorako: www.laudiers.tk

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide