"Disko honetan nire ikuspuntu eta melodiak adierazi nahi izan ditut"

Erabiltzailearen aurpegia Axular Etxebarria 2012ko urt. 18a, 17:09

EGOITZ URIARTE musikari laudioarrarekin hitz egiteko aukera izan dugu Drumgorri aretoan Green Valley taldearekin eman beharreko kontzertua baliatuz,. La vida es ahora disko berriaz eta gainerako proiektu musikalez hitz egin digu.

 

Zer da La vida es ahora zure disko berrian topa dezakeguna?

 

EGOITZ URIARTE musikari laudiarrarekin hitz egiteko aukera baliatu dugu Drumgorri aretoan Green Valley taldearekin eman beharreko kontzertua baliatuz,. La vida es ahora disko berriaz eta gainerako proiektu musikalez hitz egin digu.

 

Zer da La vida es ahora zure disko berrian topa dezakeguna?

 

Nire etxean egindako abesti bilduma bat da. Bartzelonan ikusten ditudan gauzen inguruan idazten eta musikatzen dudana. Green Valley eta gainerako proiektuetatik aparte, nire ikuspuntuak, nire melodiak adierazi nahi izan ditut. Haiekin alderatuta pretentsio handirik gabeko kontua da, nire logelan egiten ditudan gauzak dira, konpartitu nahi ditudanak, ordenagailuan gordeta gera ez daitezen.

 

Nolakoa izan da diskoaren grabaketa?

 

Etxean ditudan tramankuluekin egin dut prozesu guztia: portatil kutre bat, soinu tarjeta kutre bat, eta galtzerdi batekin estalitako mikrofono bat… Oso etxekoa izan da dena.

 

Musika-tresna guztiak zuk jo dituzula irakur dezakegu kontrazalean…

 

Bai, hala da. Bateria salbu, nik jo ditut gainerako tresna guztiak, nahiz eta berez bateria-jolea izan. Baina bateria grabatzeak mikrofonia berezi bat eskatzen du, baita leku insonorizatu bat ere. Horregatik tresna elektronikoak erabili ditut bateria simulatzeko. Gainerakoak, hau da, gitarra, baxua, teklatua eta ahotsak nik moldatutakoak dira.

 

Zer-nolako desberdintasunak aurki ditzakegu aurretik atera zenuen bakarkako maketa edo lanarekin?

 

Ezberdintasuna da bizitzako beste puntu batean nagoela. Esaterako, aurrekoan abesti gehiago ziren euskaraz. Ez da bilatu dudan zerbait, baina nire harreman askotan, nire bizimoduan gaztenalaniaren presentzia handiagoa da azkenaldian, eta hori ere nabari da  lan honetan.

 

Bartzelonan eman dituzu azken urteak. Zer eskaintzen dizu horrelako hiri batek musikari zaren heinean?

 

Musikari bezala, alde teknikotik begiratuta, ez dut ezer berezirik ikasi edo ikusi. Baina suposatzen dut beste kolore batzuk dituela hiriak, beste rollo bat, eta hori musikan islatzen dela nola edo hala.

 

Izango al dugu aukerarik proposamen hau zuzenean entzuteko?

 

Hemen Laudio inguruan ez dakit, baina udaberrirako prestatu nahi dut zeozer Bartzelonan. Badaukat bateria-jole bat eta proiektua gustuko duen jendea, kolaboratzeko prest dagoena. Kontzertu bat gutxienez egin nahi dut, eta dena ondo badoa udaberrian izango da. Orduan ikusiko da zer-nolako energia daukaten abestiek zuzenean, eta baliteke aurrera jarraitzea.

 

Bakarkako egitasmoaz gain, Facunda eta Green Valley taldeetan ere ari zara. Zein momentutan daude proiektu hauek?

 

Green Valley disko berria prestatzen ari da. Grabatuta dago eta nahastear. Facundarekin ere kantu berriak eta zuzenekoetarako gauza berriak prestatzen ari gara. Udazkenerako-edo disko berri bat eduki genezake. Hor gabiltza, proiektuak ez dira gelditzen.

 

Nolatan bururatu zaizu banaketarako postal formatoa erabiltzea?

 

Asko maite dudan nire pisukide argentinarrak bazuen lagun bat antzeko proposamena egin zuena. Postal bat da, kode indibidual bat duena eta internet baliatuz musika deskargatzeko balio duena. Ideia erakargarria iruditu zitzaidan, baina nire pisukidea izan zen benetan animatu ninduena. Gaur egun, musika gehiena formato fisikorik gabe entzuten da, eta gainera ekologikoa da. Ez dago, plastikorik, ez kutxarik… bestelako proposamena da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide