Aste honetan gomendatzen dizuedan diskoa Egoitz musikari laudiarrak bidaltzen digun postala da.
Ez dakit noiz hasi zen dena, baina nire oroitzapenek Ikastolako garaietara naramate: gu atsedenaldietan baloi bati eta futbolari berari ostikadak ematearekin asebetetzen ginen umemoko batzuk ginela entzun genituen Egoitz eta beste lagun batzuk gitarra elektriko, bateria, soinu ekipo eta kableekin musika jotzen. Haiek okerreko bidetik omen zihoazen.
Hori duela hamarkada batzuk izan zen, aurreko milurtekoan, eta beraz, ibilbide luze samarra egindakoa da disko honetan agertzen zaigun Egoitz. Orain tartekatzen dituen Green Valley eta Facunda proiektuetakoa baino pertsonalagoa ere, noski.
10 abestik osatzen dute “La vida es ahora” izeneko bilduma. Bertan, rock, pop eta doinu “moloiak” topa daitezke. Hasi “En esta ciudad” calamariarretik eta bukatu “The flow” abestiaren atmosfera kargatuagoarekin. Eta tartean entzuten den guzti-guztia, Egoitzek berak sortu eta jotakoa da: espezialisten garai honetan, Ernazimenduko humanista batek ere ez luke hain jakintza zabalik izango!