KODIGO NORTE - One love, one shot

Erabiltzailearen aurpegia Axular Etxebarria 2011ko mar. 15a, 22:11

Hip-hoparekin gertatzen dena ez da inolaz ere berria. Musika estilo bakoitzak estetika eta parafernalia bat ekarri du pack berean, baita letretan gai propioak ere. Askotan hiriko tribu bilakatzeraino garatzen da estetikarekiko fideltasuna, eta rol joko bat bailitzan karikatura bilakatzeko arriskua dago. Baina raperoak beste talde batzuk baino kritikatuagoak direla esango nuke, eta aurreiritzi horiek hip-hopak berak baino klitxe gehiago dauzkatela ere bai.

Kodigo Nortek Gasteiz ordezkatzen du, VI, beraiek dioten bezala. Hizkera urbanoa, saskibaloiko eta zinemako similak, auzoko eta kaleko bizipenak, hip-hoparen munduan izena egiteko bide eta bide-zidorrak, benetakoaren eta fake-aren arteko desberdintasuna, eta, zergatik ukatu, egoaren gorazarrea, narzisismoa… Ez diotela generoari bizkarra ematen, alegia.

Izenburuan aurreratzen dutenez, disko berri honetan, bigarren zatian batik-bat, erritmo jamaikarretara hurbiltzen dira pista batzuetan DJ Lororen aginduetara eta, lehenengo entzunaldietan ematen duenez, biraketa interesgarria izan daiteke.

Hip-hoparen erritmo errepikakorrak hipnotizatzen bazaitu, diskurtso bat antolatzeko errima eta beat-a powerpointa baino gustukoago badituzu, generoaren fetitxismo eta bitxikeriak interesatzen bazaizkizu edo Gasteizko mobida ezagutu nahi baduzu Kodigo Norte izan daiteke zure taldea. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide