GOSE IIII

Erabiltzailearen aurpegia Axular Etxebarria 2011ko ots. 9a, 18:47

Goseren izendatzeko irizpide propioa erabilita, 4 makiltxoen diskoa edo disko arrosa dei diezaiokegu Arrasateko taldearen azkenaurreko lanari. Azkenaurrekoa diot, izan ere albiste izan baitira euskalakariak 2 urterik behin mugiarazten gaituen Korrikaren kanta atera berritan.

 

Goseren izendatzeko irizpide propioa erabilita, 4 makiltxoen diskoa edo disko arrosa dei diezaiokegu Arrasateko taldearen azkenaurreko lanari. Azkenaurrekoa diot, izan ere albiste izan baitira euskalakariak 2 urterik behin mugiarazten gaituen Korrikaren kanta atera berritan.

 

Eta lana esan dut, baina lanak esatea zuzenago izango zen, diskoaz gain DVDa ere argitaratu dutelako Gose III-ren biraren irudi eta soinuen lekuko. Diskoa bera funtsean aurreko lanak berrikustera hurbildutako lagunen kolaborazioz osatutako bilduma da. Koadrila bitxia osatzen dute, zinez, Goseren abesti emblematikoak gehiago ala gutxiago moldatu dituzten musikariek.

 

Diskoko momentu batzuk benetan aipagarriak dira, jokaldirik onenak nolabait. Oskorriko kide batzuk “Dyane 6” abestian adibidez, inoiz baino undergroundago, odolberrituta. Edo Oreka TX taldea kolpez kolpe “Renato” abestiaren formak zizelkatzen. Kutxi Romero potente bat. Pettiren kolaborazioa espero zitekeen bezain ondo sua eskainiz. Horiez gain, Fermin Muguruza, Gari, Josu Zabala, Makala eta abar jada ez hain luze bat.

 

Azkenik, ezin ahaztu Euskal Herriko hainbat ama eta amona bero-bero jartzeko moduko momentua, nor eta Mikel Urdangarin base elektronikoen gainean abesten! Apur bat  surrealista lehen entzunaldian. Imajinatzen al dituzue Mikel Urdangarin eta Ines Osinaga bideoklip sasi-erotiko batean haragia erakutsiz Goenkaleren ostean edo Boxeo Izarrak hasi aurretik?

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide