MAROON TOWN - Don Drummond

Erabiltzailearen aurpegia Axular Etxebarria 2010ko aza. 23a, 09:32

Maroon Town taldearen 1997ko disko honen berrargitarapena aitzaki ezin hobea da inoizko ska talderik onenetako hau berreskuratu eta euren ibilbide nahiz musikaz bi hitz esateko. Brixtoneko mobidako partaide hauek 80ko hamarkadan ska doinuak berritu zituzten gutxietakoak dira, jamaikar erritmoak soularekin, raparekin eta musika latinoarekin nahastuz. Don Drummond honetan, esaterako momentu gorenak Cuban Nights eta Sunset in Calcutta dira, non taldearen arimak munduko doinuetan bidaiatzeari ekiten dion.

Maroon Town, izatez, jamaikar esklabu iheslariek sortutako herriaren izena da, eta taldeak askatasun egarri horri berari eutsi dio, mundu aske eta batuago bati abestuz. Letra baikorrak, eta konpromisoa, hitzetan eta, batez ere, euren egitekoan.

Izan ere, euren ibilbidean zebait harrigarria baldin badago euren birak egiteko modua da, zalantzarik gabe. Europa eta Estatu Batuak bai, baina baita Tajikistanen bira luze bat ere 2008 eta 2009an. Eta aurretik Asia mendebaldean, Venezuelan eta oro har, mundu osoan zehar. Horretarako, disketxe handi baten magal edo hatzaparretara jo ordez, sponsorrak baliatzen dituzte eta bira horietan espetxeak, eskolak eta zirkuitotik kanpoko herriak bisitatzen dituzte, kontzertuak eman eta musika taillerrak eskaintzeko.

Guztiz gomendagarriak dira, beraz Maroon Townen diskoak eta euren esperientzia hauen lekuko diren bideoak, sarean erraz topa ditzakezuenak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide