FRANK T - Soy una tostadora

Erabiltzailearen aurpegia Axular Etxebarria 2010ko aza. 9a, 09:45

Gaueko bederatziak, industrialdea. Oilar-probak eta Frank T. Puntual iritsi ginen tamainako hitzordura, eta hip-hop base indartsuek eman ziguten ongi etorria metalera ohituago dagoen elkartera. Hotz xamar hasi zen gaua, izan ere oilar-probetarako izena eman zuten Mc-ak azken momentuan kikildu egin ziren, eta entzule kopurua ere… Tira, giro familiarra zegoela, alegia. Eskerrak Laudio ordezkatuz, Josito eta luciFer in da haus zirela.

Gaueko bederatziak, industrialdea. Oilar-probak eta Frank T. Puntual iritsi ginen tamainako hitzordura, eta hip-hop base indartsuek eman ziguten ongi etorria metalera ohituago dagoen elkartera. Hotz xamar hasi zen gaua, izan ere oilar-probetarako izena eman zuten Mc-ak azken momentuan kikildu egin ziren, eta entzule kopurua ere… Tira, giro familiarra zegoela, alegia. Eskerrak Laudio ordezkatuz, Josito eta luciFer in da haus zirela.

Kantuak kantu, Frank T handiaren unea iritsi zen eta Soy una tostadora izeneko azken diskoa defendatzeari ekin zion. Xigorgailu bat eskenatokian eta abeslaria moldeko ogia xigortzen… Performance honen eta diskoaren izenaren zentzua zein den? Bada automata edo ziborg-ak gutxiesteko erabiltzen da xigorgailu hitza, eta gizakiak berritasunei eta aldaketei dien fobiaren irudia izan daiteke ziborgfobia. Orain aplika ezazu hori gizarte kontuetara, eta Soy una tostadora lema eta jarrera ulertu ahal izango dituzu.

Kontzertua bikaina: ahots, memoria eta jario amaiezinak, astuna izan gabe publikoarekin interakzioa… Sarreraren 12 euroak inbertsio ona izan zirela esan beharra dago. Eta, diruaz ari garela, detailetxo bat: antolatzaileak esan zigunez, kontzertuaren aurreko egunean 40 sarrera inguru zituzten salduak, katxea ordaintzetik oso oso urrun. Hain urrun non Frank T-ri deitu behar izan zioten salmentaren berri emateko eta hala nahi izanez gero ez etortzeko gonbidapena egiteko. Erantzuna? Berdin zitzaiela 40 edo 10 sarrera salduta izan, beraiek etorri eta jo egingo zutela. Eskertzekoa zinez.

Honaino iritsi eta Frank T nor den ez dakienarentzat, biografiatxo bat, etxetik ibiltzekoa: Tsihmini Nsombolay Kinshasan jaio zen 1973an. Haren familia Estatu Batuetara bizitzera zihoala Espainian harrapatuta geratu ziren dokumentazio kontuak zirela eta. Madrilen Zona Bruta mugimenduan ibili zen jada Frank T ezizenarekin, eta CPV edo Club de los Poetas Violentos taldeko partaide izan zen bakarkako bideari ekin aurretik. Horra gure Xigorgailuaren nondik norakoa. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide