MAKALA - A comer

Erabiltzailearen aurpegia Axular Etxebarria 2010ko urr. 26a, 11:21

Aurreko zutabe batean Evaristoren figura goratu nuen, nahiko era akritikoan goratu ere. Ondo pentsatuta, baina, ez nuke bere larruan egon nahi. 80ak ondo daude mitologiarako, bizitzeko lar gogorrak dirudite, ordea. Punkaren ostia txarra baino, ez ote da hobea happy music-a?

Benetan inbiditan naukana Makala da, DJ, musikazale eta irrati esataria besteak beste. Mikel Unzurrunzaga Schmitz, Makala goitizenarekin musika pintxatzen hasi zen 90. hamarkadan, eta geroztik gero eta musika anitzagoa bildu du bere saioetara. 

Hip-hop, reggae, boogaloo, funk, afrobeat, latin, dub, soul… dena dantzaren liseriketa arintzeko xehe-xehe eginda, eta rollo ona sortzen duen minutuko beat kopuru doituan. Antzeko musiken zalea den DJ batek, Laudioko taberna batek jabe berria estrenatzen zuela eta antolatutako jai batean erakutsi zidan entzuten ari zareten abestia dakarren biniloa, luxuzko edizioan. Makalaren inguruan berba batzuk trukatu eta ska con boogaloo jarri zuen han geundenon gozamenerako.

Happy music, rollo ona eta gozamena, gure bizitza miserableak arintzen dituen triangelua. Nondik eta Zarauztik! Zer dauka herri horrek zorionaren hiriburu egiten duena? Nork ez du amestu inoiz Andoni Egaña dela, ideia bikainak buruan, Lizasorekin bertso afaritan? Nork ez ditu madarikatu inoiz Karlos Argiñanoren udako programetan hondartzatik pasioan doazen udatiarrak?

Aiaraldea den bigarren edo hirugarren mailako paradisutik A comer honekin moldatu beharko dugu uda hurrunen zain.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide