LA MAQUINA - Accion

Erabiltzailearen aurpegia Axular Etxebarria 2010ko urr. 20a, 17:58

Musikariek beraiek eratzen dituzten armiarma sareetan erortzeko joera dugu musikazale askok. Gustatzen zaizun musikagile baten haritik tiraka hasi eta honek hurrengo taldera eta handik beste bakarlari, perkusiolari eta kamisetagile batera eramaten gaitu. Zurrunbiloan etengabe erortzen zoaz eta helduleku batetik bestera egiten duzu salto. Hala egin nuen topo behingo baten Bolognako Rude Djarekin, zehazki nondik nentorren gogoratzen ez badut ere.

Musikariek beraiek eratzen dituzten armiarma sareetan erortzeko joera dugu musikazale askok. Gustatzen zaizun musikagile baten haritik tiraka hasi eta honek hurrengo taldera eta handik beste bakarlari, perkusiolari eta kamisetagile batera eramaten gaitu. Zurrunbiloan etengabe erortzen zoaz eta helduleku batetik bestera egiten duzu salto. Hala egin nuen topo behingo baten Bolognako Rude Djarekin, zehazki nondik nentorren gogoratzen ez badut ere.

Bada horrelako zerbait gertatu zait oraingo honetan ere, are gehiago, aspaldian galduta zirudien tronpetalari batekin bildu da eta talde berria osatu dute. Rude ezagutzen ez duzuenentzat Bolognako tipo hau Manu Chao edo Fermin Muguruza bezalako musikarien abestien erremixak egiteagatik da ezaguna, eta horrek Lan Kinky Beat edo Roy Paci-ren taldekide izateko ateak ireki dizkio. Oraingo honetan gainera Sandokan-ekin elkartu da , Radici nel Cemento, Banda Bassottin edo Fermin Muguruzaren Dub Manifest taldeetan aritutakoa. Ez dira mutil gazteak hauek, ez horixe.

Italiako bikote hau katalunyako beste lau musikarirekin elkartu eta La Maquina taldea osatu, ikaragarrizko indarra dakarren taldea da eta abesti gehinetan estilo asko bateratzen ditu. Rocka, punka, ska, hip hopa, ragga... denetako apurrak entzun ditzakegu “Acción” diskan, eta baita Fermin Muguruza eta Def Con Dos-en kolaborazioak ere.

Guzti horren salneurria? Click bat besterik ez, taldekoek beraiek interneten eskegi baitute beraein lana. Hurrengo pausua zuzenean ikustea izango da. Gozatu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide