IÑAKI SALVADOR TRIO - Lilurarik ez

Erabiltzailearen aurpegia Axular Etxebarria 2010ko urr. 12a, 14:19

Aurreko ostiralean Laudioko Sorgin tabernan Jam Sessiona zegoen antolatuta. Entzuleok garagardo txekiarraren eskaintza zegoela baliatu eta entzunminez aditu genien taulagainetik igaro ziren musikariei. Lur, Laudion Maiden, Versen eta beste hainbat talde eta proiektutako jendea igaro zen instrumenturik jotzen ez dakigunok analfabeto sentiaraziz. Gehienak bertsioen bideetatik abiatu ziren baina inprobisazioan aritu zenik ere izan zen.

Izan ere jam sessiona horretan oinarritzen da; dela rockarekin, hip-hop doinuekin… baina inprobisazioaz ari garenean batez ere Jazza etortzen zaigu burura.

Beraz, sarrera honen ostean, zutabearen bigarren zatia aurtengo Jazz disko garrantzitsuenetako bati eskeiniko diogu: Iñaki Salvador Trio-ren “Lilurarik ez” izenekoari. Ostiralean sorginen izan zen Igor Arzuagaren antzera Iñaki Salvadorrek ere Mikel Laboaren abestiak berrikusi ditu, eta horren emaitza da diskoaren edukia.

Piano, kontrabaxu eta bateriaren egitura klasikoan 25 urtez Mikel Laboaren pianojole izan denak, gure ondare kulturaleko abesti kuttunetako batzuk birmoldatu dizkigu Jazz hutseko  omenaldi honetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide