GATILLAZO - Sex Pastels

Erabiltzailearen aurpegia Axular Etxebarria 2010ko ira. 27a, 18:17

Zutabe hauek jarraitzen dituen rara avis batekin topo egin nuen aurreko batean, eta azken aldian proposamen gutxi egiten nuela eta errietatxoa egin ostean airean utzi zuen orduan erantzun ezin izan nion galdera: nolatan ez duzu Evaristoren inguruko zutaberik egin? Lagunak bazekien Evaristo nire jainko eta profetetako bat dela, bazekien haren abestietako letrak Biblia eta Manifestu Komunista baino argigarriagotzat dauzkadala. Ez dut exajeratzen: Sokrates bat XXI. mendean, nirea bezala, beste gazte askoren arimak perbertitu dituena.

Bada, duela gutxi aukera izan nuen Gatillazoren kontzertu bat ikusteko eta une hori aitzakitzat hartuta Evaristo Paramosen figurari gorazarre egitera noa. Dakizuenez (edo jakin beharko zenuketenez) La Polla Records, The Kagas eta The Meas taldeen jarraipena da Gatillazo. Jarraipena diot, taldekideak aldatu arren formula ez delako aldatu: gizarte ustel honen oinarrien kontrako atentatu ideologikoa, tabuen kontrako labankada, show sasi-drogoso-eskatologikoa eta, hori bai, abestiak gaztea zenean baino azkar zuzen eta laburragoak. "Toda la puta vida igual".

Gogoan dut lehenengo aldiz La Pollaren kontzertu bat bizi izan nuenekoa: nire pentsamenduak eta nire formek krak egin zuten, ezdeusa sentitu nintzen. Egia esan esperientzia mingarria izan zen eta uste dut gainera hori dela Evaristoren ezaugarri nagusia: egiak gordinik janarazten dizkizula, gure miseriak bere horretan agertuz, min emateraino. Horregatik solfeoa ez du beharrezkoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide