BAD SOUND SYSTEM - Kalean

Erabiltzailearen aurpegia Axular Etxebarria 2010ko ira. 8a, 16:14

Aurreko zutabean Esne Beltzaren udako arrakasta aurreratu bagenuen, oraingo honetan Reggaearen enegarren loraldi edo modaldiaren beste adibide esanguratsu batez aritzea beste aukerarik ez dut izan.

Azken hamarkadan berbena edo dantzaldi batzuen gainbeherak bestelako alternatiba batzuei utzi die lekukoa: Dj-ei adibidez. Eta Sound Systema hori da izatez, musika aukeratzaile mugikor bat reggaearen baxu indartsuarekin burrunbatzeko adinako musika ekipoa duena.

Bad Sound System Iruneko mobidan kokatzen den kolektiboa da, eta “Kalean” beraien bigarren diskoa, eta estudioko lehenengoa. 2004ko zuzeneko “Buiaka” espontaneo hura baino askoz hobea gainera. Bada disko honetako abestiez gain musika dantzagarriena aukeratuta hainbat eta hainbat herritako plaza eta txoznagune ari dira mugiarazten euren errepertorio bikainaz.

Zorionekoak aiaraldeko festazaleak, denbora gutxian birritan gozatu ahal izan dugulako BSSen reggae partyarekin, azkenekoz Laudioko jaietako Txupinazo egunean. Jai giro apartean herriko freestylerrak ere animatu ziren eskenatokira igo eta Laudioar dantza eta ragga zertan den erakusten.

Despistatuek, hala ere, Bilboko jaietan birritan edota Ugaoko jaietan ikusi, entzun eta, ondorioz, dantzatu beharko dute Laudion dantzatzeke utzitakoa.

Despistatu ez, eta 2008 urtea aspaldi igaro zela uste eta zutabe hau nobedadez beteta ikusi nahiko lukeen  mokofinak, aldiz, taldearen myspace-eko erremixak entzutea dauka. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide