GOJIRA The way of all flesh (2008)

Erabiltzailearen aurpegia Axular Etxebarria 2010ko uzt. 9a, 11:51

Maiz beste hiri-tribuen adarjotzeen diana izan arren, asko eta asko dira metalzale deklaratzen direnak. Udan arropa beltzen azpian urtzerainoko prestutasuna izaten dute metal astunaren jarraitzaile hauek   eta aiaraldea metalari lotutako eskualdea izaki, ezin zuen zutabe honek kantautoreekin-eta lozorroan erori.

Beraz, estreinekoz, eta letra beltzez, metalaren eszenako talde handi bat aurkeztuko dugu. Ez bakarrik metalzaleak asetzeko… musika ona gustuko dutenei eta “zarata” gorroto duten auzoko jasanezinei ere helduko ahal zaie Gojiraren garrasia!

Gojira Baionako taldearen azken lan indartsua proposatzen dizuet oraingoan, 2008an atera eta oraindik ere munduan zehar aurkezten ari direna. Heavyaren hainbat azpigenerotan mugitzen dira Gojirako kideak, eta abestien estruktura bereziak, jotzeko modu teknikoa, eta atmosfera propioa dira euren musikaren ezaugarri nagusiak.

Letrak, aldiz, Shakespearen hizkuntzan idatziak dira eta bat baino gehiago ingurugiroari buruzkoak. Eta ingurugiroaz eta fenomeno naturalez hitz egiten hasita, ezin ahaztu EHZn jotzekoak zirenean (eta Gojirakoak soinua probatzen ari zirela hain justu) Heletan lehertu zen ekaitza. Bertan behera geratu ziren egun hartako kontzertu guztiak.

Hori bai! Festibalari ekaitzak egin dion kaltea ikusita prest azaldu dira datorren urtean berriro hurbiltzeko. Ordura arte, ez dezagun piztu piztia, ez dezagun esna Gojira!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide