KEROBIA Ontziak

Erabiltzailearen aurpegia Axular Etxebarria 2010ko eka. 14a, 12:51

Kerobia taldeak duela bi urte hasitako trilogia itxi berri du “Ontziak” izeneko disko horiarekin. Lan bakarra osatzen omen dute zaborraren trilogiako hiru diskoek. “Materia organikoa eta gainerakoak” eta “Papera eta kartoia” etorri ziren aurretik eta orain hau… Aurrekoak bezala euren webgunean musutruk eskuragarri daukazu.

 

Kerobia taldeak duela bi urte hasitako trilogia itxi berri du “Ontziak” izeneko disko horiarekin. Lan bakarra osatzen omen dute zaborraren trilogiako hiru diskoek. “Materia organikoa eta gainerakoak” eta “Papera eta kartoia” etorri ziren aurretik eta orain hau… Aurrekoak bezala euren webgunean musutruk eskuragarri daukazu.

 

Euren lehen bi diskoen etekinei uko egin, “Y las ardillas magicas” disketxe propioa sortu eta copyleft lizentziarekin abiatu zuten publikazio  original honen bidea. Ezin esan, beraz, euskarazko talde indie nagusia independentzia zalea ez denik.

 

Hala ere “Kerobia” eta “Rose Escargot” lehen bi disko haiekiko aldeak ez dira soilik industriarekiko harremanari dagozkionak. Tartean aldaketa bat izan zen bandaren formazioan, eta Rose Escargoten unibertso literarioa beste unibertso batez ordezkatu zuten. “Ontziak” diskoan etengabeak dira hitz nostalgiko-surrealistak. Horretaz gain arestiko doinu bizkorragoak moteldu egin dira…

 

Kapitulu berezi bat mereziko luke Kerobiaren proposamen estetikoak, orohar. Baina Xabi “Bandini” abeslarian zentratuta, esan daiteke Euskal Herrian faltan botatzen zen pertsonaia dugula. Bere haurtzaro malenkoniatsua imajinatzen dugu, tipo arraro eta misteriotsua, atsedenaldietan futbolean aritu ordez poema bat zirriborratzen duen nerabea imajinatzen dugu, bere barne mundua imajinatzen dugu… eta berak irudikatutako horri jarraitu dio, bere patuari, alegia. Hor dago bera, eskenatokian alkandora zuriarekin berak sortutakoa interpretatzen. Artista, betirako, berak esango lukeen bezala.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide