Andres Calamaro - On the rock

Erabiltzailearen aurpegia Axular Etxebarria 2010ko eka. 4a, 11:25

Andres Calamaro izokina disko berriarekin azaldu zaigu. Ez da harritzekoa, argentinarra langile nekaezina baita, edo langilea baino, sormen-inkontinentziaz gaixotutako musikari eta agian poeta. “On the rock” hau etorri aurretik Calamarok lehen aldiz bere aurreko abestien bilduma argitaratu zuen “obras incompletas” izenarekin (nola ez?), eta hori baino lehenago “La lengua popular” disko perfektua atera zuen.

Andres Calamaro izokina disko berriarekin azaldu zaigu. Ez da harritzekoa, argentinarra langile nekaezina baita, edo langilea baino, sormen-inkontinentziaz gaixotutako musikari eta agian poeta. “On the rock” hau etorri aurretik Calamarok lehen aldiz bere aurreko abestien bilduma argitaratu zuen “obras incompletas” izenarekin (nola ez?), eta hori baino lehenago “La lengua popular” disko perfektua atera zuen. Izokinak, korrontea kontra, merkatuak asimila dezakeena baino askoz gehiago produzitu izan du beti: bi disko batera, disko hirukoitz laukoitz eta boskoitzak, lan luzeak edo laburrak, finean, berak nahi izan duena…

 

50 urteak beteta, “On the rock” honetan zeremonilari lanak egin ditu, gitarra eta bateria lagun, hainbat gonbidatu igaro dira estudiotik, eta gonbidatu hauei protagonismo handia eman die. Cigala eta Niño Joseleren flamenkoa “Barcos” abestian, El Languiren raparekin “Te extraño”, Calle 13ren flemaz “Insoportablemente cruel”, eta Bunburyren barrokoaz (zeozer esatearren) “Te solté la rienda”, besteak beste…

 

Calamaro diktadurako poliziak atxilotu zuen geldi egon ezin duenaren izaera arriskutsua suertatzen zaiolako botereari: irrati libreetatik uhinak abordatzen zituen lehen, eta orain beti gaurkotuta dagoen blogetik mintzo zaigu. Eskertu beharko zaio  bere loa hainbestetan eskuzabaltasunez sakrifikatu izana.

 

Calamaro gustuko dugunok maite ditugu bere errima sinpleak, bere poesia eta umorea, Argentinarekin duen lotura, melodiaren iturritik edateko egarri aseezina eta aurreiritziak apurtzeko darabilen baseball batea. Calamaro gustuko dugunok, gainera, pozik egon gaitezke Irailaren 11n Barakaldon jotzekoa delako. Ordurako baietz diskoak zorabiatu arte bueltak eman!

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide