EUSKAL HERRIA ZUZENEAN (I)

Erabiltzailearen aurpegia Axular Etxebarria 2010ko mai. 17a, 12:27

Oinezkoen bota eta txubaskeroek kontrakoa erakutsi arren uda hurbil daukagu, promesaz beterik. Euskal herritarron existentzia justifikatzen duen urtaro honetan musika jaialdiak ugaritu egiten dira… badakizu: talde mordoa, 2 segundutan montatu eta ordu erdian desmontatzen diren dendak, dietista toleranteena ere izutzeko moduko elikadura eta dutxa urrunak.

Oinezkoen bota eta txubaskeroek kontrakoa erakutsi arren uda hurbil daukagu, promesaz beterik. Euskal herritarron existentzia justifikatzen duen urtaro honetan musika jaialdiak ugaritu egiten dira… badakizu: talde mordoa, 2 segundutan montatu eta ordu erdian desmontatzen diren dendak, dietista toleranteena ere izutzeko moduko elikadura eta dutxa urrunak.

Plan ederra, alegia. Bada, jaialdi hauen guztien artean EHZ dugu maiteena, bere ideosinkrasia herrikoi eta independentea dela eta. Metallicak bertan joko duen? Ez, horretarako badituzu banketxe edo aurrezki kutxa izena duten beste jaialdi batzuk.

Aurten EHZ festibalaren 15. Edizioa beteko da, eta azken urteetako joerari jarraiki musika elektronikoak tarte handi samarra izango du. Are gehiago, festibala antolatzen duen elkarteak apirilean Elektrotasuna izeneko gaualdia antolatu du DJ eta talde ugarirekin… baina hori egin gabeko gauzen departamentuan gorde beharko dugu.

Kontua da uztailaren 2an, ostiralarekin, 2 many dj´s, le catcheur et la pute eta elenes taldeekin dantzatzeko aukera izango dela Heletako belardian. Barka diezadatela dantzariek askok eta askok egiten dugunari dantza deitzeagatik. 2 many dj´s Soulwax taldea osatzen duten Belgikako 2 anai dira, eta hitz gutxitan esatearren, denetarik pintxatzen dute. Le catcheur eta la pute Ektik eta Pro 7ren taldea da, eta elektro-punka “lutxalibreko” borrokalari eta putaz jantzita ahalik eta nahasmen handiena sortuz kolpatzen dute. Ez galtzeko modukoa.

Elenes Euskal HerriRa Zuzenean lehiaketa irabazi duen Miarritzeko DJ bikotea da. Daft Punk, Sebastien eta halakoekin konparatu dituzte eta euren karismari esker izan omen dira aukeratuak.

Larunbatarekin Rinocerose-en eta The Subs-en txanda helduko da. Lehenengoen elektro-rock dotorea eta bigarrenen bastard-beat edo techno zikin eta basatia ziurrenik gaueko plater garrantzitsuenetakoak izango dira, baina ez bakarrak, elektronikaren zaleek Gose eta Ez3kiel Vs Hinten doinu eta kolpeekin eskeletoa mugitzen jarraitu ahal izango baitute. Eguraldia lagun izan bedi!!

Informazio gehiago: http://www.ehz-festibala.com/

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide