Betagarri - Bizitzari Txistuka

Erabiltzailearen aurpegia Axular Etxebarria 2010ko mai. 2a, 18:06

Disko borobila Betagarri taldeak ateratakoa. Aurkezpenetan esan dutenez egindako zortzi lanetatik lasaiena eta kantatzeko aproposena. Lehenengo entzunaldietan Betagarriren nahastezinezko zigilua ageri da: Iñakiren ahotsa, haizezko soinu-tresnak, eta ska doinu itsaskorrak rock eta poparekin nahastuak. %100 Betagarri.

 

1993an musika talde bat egiteko asmo zoroa eduki zutenetik denbora pasa da, eta ez alferrik, izan ere, eta hauxe da defendatuko dudan tesia, azkeneko lan hau da Betagarriren diskorik onena.

 

Disko borobila Betagarri taldeak ateratakoa. Aurkezpenetan esan dutenez egindako zortzi lanetatik lasaiena eta kantatzeko aproposena. Lehenengo entzunaldietan Betagarriren nahastezinezko zigilua ageri da: Iñakiren ahotsa, haizezko soinu-tresnak, eta ska doinu itsaskorrak rock eta poparekin nahastuak. %100 Betagarri.

 

1993an musika talde bat egiteko asmo zoroa eduki zutenetik denbora pasa da, eta ez alferrik, izan ere, eta hauxe da defendatuko dudan tesia, azkeneko lan hau da Betagarriren diskorik onena.

 

“Bizitzari Txistuka” izen ezin hobea da: diskoaren edukia aurreratzen du, txistu hitzarekin hitz-joku polita egiten dute eta gainera zentzu bikoitz horrek taldearen mundu ikuskera islatzen du. Ni Betagarrikoa banintz, ondorengo diskoei izen hauek jarriko nizkieke: Bizitzari Txistuka 2, Bizitzari Txistuka 3 eta horrela Bizitzari Txistuka – The Ultimate Collection iritsi arte.

 

Diskoan ez dago abesti txarrik. Larunbatean Sorkunen akustikoarekin gozatu ondoren aukera izan genuen Gasteiztarren kontzertua ikusteko, eta kanta berri asko jo zituzten. Horrelakoetan publikoa hotz samar egon ohi da, betiko abestien zain, baina kasu honetan ez, abesti berriak erraz sartzen baitziren. Are gehiago esango nuke: faltan bota genituen disko berriko abesti batzuk.

 

Letrei dagokienez ere diskoak badauka halako batasun bat: bizitzari abestu, atzera begiratu eta bizitzaren bidaian aurrera egiteko maletan sartu beharrekoen zerrenda egin. Era honetan hainbat omenaldi eskeintzen diete mirestutako heroie: Mohamed Ali, Joe Strummer, Mingering Mike, eta Luziori, besteak beste. “Hemendik gatoz” eta “mila esker” esateko modu bat.

 

Zuzenean ere nabari da eskarmentua daukatela, ia 1000 kontzertu eman dituzte eta badakite zer eta nola egin. Aspaldi euren arrastoa galdu bazenuen une aproposa izan daiteke berriro animatu eta jakinminez hurbiltzeko.  Ondoren erabaki zein zentzutan egingo diezun txistu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide