JOJO MAYER & NERVE Prohibited beats

Erabiltzailearen aurpegia Axular Etxebarria 2010ko api. 23a, 11:09

Aiaraldeko Undergroundaren Hiriburu izendatzeko Laudio bere hautagaitza aurkezten ari da, indartsu aritu ere. Duela gutxi, asteburuetan tabernen jabeei laguntza emateko egin ohi diren itzuli horietako batean gertatu zen: zerbait arraroa nabari zen giroan, hasieran zer zen jakin ez arren, berandu baino lehen ohartu ginen. Larunbateroko aurpegi asko eta asko falta ziren eta haiei buruz galdetuta erantzundakoak harritu gintuen gehien. Drum & Bass jaialdi batean omen zeuden pabiloi industrial batean… baina ez Berlinen ezta Manchesterren ere, Gardean baizik.

Aiaraldeko Undergroundaren Hiriburu izendatzeko Laudio bere hautagaitza aurkezten ari da, indartsu aritu ere. Duela gutxi, asteburuetan tabernen jabeei laguntza emateko egin ohi diren itzuli horietako batean gertatu zen: zerbait arraroa nabari zen giroan, hasieran zer zen jakin ez arren, berandu baino lehen ohartu ginen. Larunbateroko aurpegi asko eta asko falta ziren eta haiei buruz galdetuta erantzundakoak harritu gintuen gehien. Drum & Bass jaialdi batean omen zeuden pabiloi industrial batean… baina ez Berlinen ezta Manchesterren ere, Gardean baizik. Heavy batzuek festak antolatzen dituzte pabiloi industrial batean goizaldera arte. Ezin undergroundagoa!!

Drum & Bass, rave eskenatik datorren estiloa da, jungle estiloak izan zuen ospe txarretik bereizteko produktoreek jarritako izen deskriptiboarekin etiketatutakoa, eta azpigenero pila bat dauzkana. Baxuari dagokionez patroi jakin batzuk erabiltzen dira eta bateria musika funkytik ateratako break batzuen bidez egin ohi da. Orohar, musika elektronikoaren baitan kokatzen da, eta Gardeako eskenan bezala, DJ batek aukeratu eta josten ditu doinuak, entzuleen lepoak zigortuz.

Baina Jojo Mayer bateriaren aztiak D&B doinuak jaso, dekonstruitu eta zuzenean jotzea erabakitzean New York lehendabizi eta mundu osoa harritu zuen ondoren. Zergatik latako janaria jan, lehen mailako produktuekin jaki goxoagoa presta badezkezu?

Jojo Mayerrek 2 urte zituenean eduki zuen bere lehenengo bateria eta 18 urterekin profesionalki jotzen hasi zen. Geroztik Jazz munduan son handiko musikaria izan da, eta besteak beste Nina Simonerekin jo izan du.

XX. mendearen bukaeran, ordea, Nerve taldeari hasiera eman zion beste musikari batzuekin batera, eta sormen eta ikerketa uztartuz, D&B eta Jungle doinuak naturalizatzeari ekin zioten. Aipatu bezala, ekarpen ezin berritzaileagoa da, batetik doinu elektronikoei falta zaien presentzia humanoa ematen diotelako, eta bestetik beat edo kolpeen abiadan makinaren pare jartzen direlako, ordenagailuak tresna bezala baino inspirazio iturri bezala erabilita.

Kasparoven neuronak Deep Blue makinaren kontra nola, horrela mugitzen ditu beso eta hankak Jojo Mayer giza-olagarroak. Entzun eta ikusi, merezi du eta!

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide