gazteherria

Erabiltzailearen aurpegia Axular Etxebarria 2010ko api. 14a, 15:25

Taldeak zeintzuk ziren ikusita ez da harritzekoa jendetza hurbildu izana Landakora, batzuk goizetik egun pasa, eta beste batzuk zuzen arratseko seietan hastekoa zen kontzertura. Jendearen kinielen kontra SA izan zen taularatu zen lehenengo taldea. Bitxia, oraindik argia baitzen kanpoan, eta 0-tik 100-era segundu bakarrean pasatzean bezala sentitu ginen. Gogor hasi zen, beraz, jaialdia, hain gogor (entzun nion baten bati) non soinu-mahaitik kea ateratzen hasi baitzen. 5 minutuko su-etena.

Taldeak zeintzuk ziren ikusita ez da harritzekoa jendetza hurbildu izana Landakora, batzuk goizetik egun pasa, eta beste batzuk zuzen arratseko seietan hastekoa zen kontzertura. Jendearen kinielen kontra SA izan zen taularatu zen lehenengo taldea. Bitxia, oraindik argia baitzen kanpoan, eta 0-tik 100-era segundu bakarrean pasatzean bezala sentitu ginen. Gogor hasi zen, beraz, jaialdia, hain gogor (entzun nion baten bati) non soinu-mahaitik kea ateratzen hasi baitzen. 5 minutuko su-etena. Batzuek gasteiztarren indarraren eta mahaiak petatu izanaren artean kausalitate harremana ikusi nahi izan zuten, baina hori falazia bat da: post hoc ergo propter hoc. Horren ondoren jazo da, beraz horregatik jazo da. Superstizio askoren oinarria.

Ondoren Berri Txarraken txanda iritsi zen: agian nazioartean beste talde batzuek son handiagoa izango dute, baina han eta orduan eurak ziren izarrak. Disko guztietako abestiak jo zituzten lehenengokoak izan ezik, baita ohi bezala KOPen abesti bat ere. Aurreko egunean Barakaldon egin bezala Daft Punk-en cover batez jantzi zuten Oreka abestia. Orain galdera maltzur bat: zergatik ez zuten jo, eta zergatik ez zuten galdetu ea zergatik jaialdietan beti berdina entzuten den? Ea ez gauden eszenaren alde?

Ojos de Brujo taldeak killa eta killo guztientzako hip-hop flamenkilloa ekarri zuen. Bikainak bateria jole kubatarra, teklatu-tronpetaren ile afroa, eta oro har doinu runbero fusionatuak. Denbora aurrera zihoan baina pena ematen zuen bokata jatera joateak, txiza egitera ere korrika joan beharra zegoen, badaezpada ere.

Londreseko talde onenetakoa askoren ustez, Asia Dub Foundation. Kontzertuko une onenetakoa askoren ustez. Euskaldunen eskeleto arritmikoak (barkatu orokorkeria, baina enpirikoki behatu ahal izan genuen) mugiarazi zituzten euren drum and bass gupidagabearekin. Hurrengo egunean, esnatzean, oraindik buruan zebilkidan flyover, flyover…

Eta Landakoko jaialdia ixteko Xabi Solano eta konpainiaren triki-reggae eta doinu biziak. Esne Beltza, talde egokia giroa alaitzeko. DZ-ren  sanplerrak, triki-trixa, haize  sekzioa… tresna guztiak prest jaia borobiltzeko. Onartu beharra daukat talde hau zuzenean ez zaidala diskoan bezain ona iruditzen, baina ordurako bost axola, kritikotasuna nahiko kamustuta egoten baita ordu batetik aurrera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide