Barikuan hasi eta domekara arte hainbat ekitaldi egon dira "Kulturarteko Jaialdia"ren barruan. Aurtengo herrialde gonbidatuak Txile, Mendebaldeko Sahara, Palestina eta Libia izan dira.
Bariku arresteian emon jakon hasikerea jaialdiari Matxintxu Emakumeen Elkarteak antolaturiko Saharari buruzko bideo emonaldiagaz. Laudio Ikastolako batxilerreko ikasleak 2008-2009 ikasturtean Tindouf-eko errefuxiatu kanpamentuetara egineko ikasbidaiako irudiak ekosi ahal izan zirean liburutegi azpiko arkupetan.
Barikuan hasi eta domekara arte hainbat ekitaldi egon dira "Kulturarteko Jaialdia"ren barruan. Aurtengo herrialde gonbidatuak Txile, Mendebaldeko Sahara, Palestina eta Libia izan dira.
Bariku arresteian emon jakon hasikerea jaialdiari Matxintxu Emakumeen Elkarteak antolaturiko Saharari buruzko bideo emonaldiagaz. Laudio Ikastolako batxilerreko ikasleak 2008-2009 ikasturtean Tindouf-eko errefuxiatu kanpamentuetara egineko ikasbidaiako irudiak ekosi ahal izan zirean liburutegi azpiko arkupetan.
Gero, bertan egon zirean ikasle bik esperientzia kontau aurien, besteak beste, Sopelako alkarteagaz harremanetan jarrita ebatzi auriela Tindouf-era joatea, ospitaleak ekosi auriezela, eskola bat pintetan ibili zireala..."sano esperientzia polita izan zan eta ahal dogunean barriro bere joateko adia daukogu" esanda amaitu aurien berbaldia. Bideo emonaldiaren ostean, Mentha izeneko emakume sahararrak hartu auen txandea gaurko eguneko saharauien egoerea azalduteko; Tindouf-eko kanpamentuetakoa zein Marokok okupaturiko lurraldekoa. Entzule batek galdetuta, kanpamentuetako eta lurralde okupatuko bizimoduaren arteko aldea azaldu auen Menthak: "kanpamentuetan lasaiago bizi da jendea, Argeliari esker, libreago sentitako aukerea daukogu Tindouf-en". Okupatukoa, barriz, sano bizimodu gogorra da; tratu txarrak eta errepresio latza eguneroko ogia dira han. Gora erregea! esan ala jatekorik ez, horixe da Marokok darabilen bide bakarra". Amaituteko, euren helburu bakarra independentzia dala esan auen Menthak "egunen batean geure lurrean geure banderea altxau ahal izatea".
Zapatu goxean "Islamaren Kulturari buruzko tailerra" egon zan Udaletxeko Udalbatza aretoan eta Idris libiarra, "Centro Cultural Casa Libia" elkarteko kidea, izan zan azalpenak emoiteko arduraduna. Islam-a ardatz hartuta, arabiar kulturaren hainbat kontu ezagutarazo auezan, besteak beste, arabe eta musulmanaren arteko aldea, “Magreb” kontzeptuaren esangura…Gero islam-aren ingurukoak kontatu auezan, besteak beste, 5 zutabetan oinarrituten dala: fedean, otoitzean, limosnan, barauan (ramadán) eta Mekara peregrinazinoan. Mezkitaren ganekoak bere aitatu auezan, islamaren 4 eskolak ( Hanafi, Shaffei, Malequí eta Hambali)… Amaituteko, Coran-aren inguruan berba egin auen, izan bere, hauxe da islamaren iturrietako bat. “Coran” berbeak “errezitazioa” esan gura dau eta 610-632 urte bitartean argitaratu zan.
Domekan, aurreko egunetan berbeari lekua egin eta gero, gastronomiari eta folkloreari egin jakon lekua. Goxean herriko frontoian herrialde bakotxeko jan eta edanak egon zirean herriaren gozagarri eta arresteian dantza ekitaldia. Txileko, Mendebaldeko Saharako eta Euskal Herriko dantzarien ekitaldiagaz amaitu zan aurtengo jaialdia.
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.