Etengabe antolatuten ditu ekintzak museoak. Noz mendi urteerak, noz berbaldiak...Oraingoan oleo erakosketea ipini daurie jentearen gozagarri.
Lourdes Aretxaga bizkaitarraren lanak dagoz ekosgai oraingoan museoan eta datorren domekara arte egongo dira lanak bertan.
Hau erakosketau museoaren ordutegi beragaz egongo da zabalik: eguenetik domekara 10:00etarik 14:00etara eta arresteiko 17:00etarik 19:00etara.
Informazino zabalagorako:
Museoko telefono zenbakia: 94 633 98 23
Helbide elektronikoa: museoa.orozko@bizkaia.org