Korrikaren 17 Orozkotik pasatuko da eta horren inguruko ekitaldiz beterik jatorku astegoiena.
Hasteko, bariku arresteian eskola umeak Korrika Txikia egingo daurie erdigunetik eta segiduan eskolan bertso musikatuak (herriko trikitilariakaz) kantauko dauriez. Gauean kantu afaria antolatu da herriko plazan. Bertan etxongo dautsie 120 herritar inguruk Korrika nagusiari, izan bere, 1:15ean, gitxi gorabehera, sartuko da Orozkon.
Ekitaldiakaz segiduta, Udalak “Gu gira” musika jaialdia antolatu dau zapatu gauerako. Herriko kiroldegian izango da 21:30ean. Urko, Gontzal Mendibil, Gorka Knör eta Txomin Artola izango dira protagonistak Xabier San Sebastianen laguntasunagaz.
Sarrerak hilabete hasikeratik dagoz salgai 10€tan.
“Gu gira” proiektua Mikel Laboa edo Lourdes Iriondo moduko kantariak hil eta gero sortu zan eta kontzertuan 70. hamarkadatik gaur arteko kantarik ezagunenak kantetan dauriez.