Ezagun da orozkoarren kirolzaletasuna eta horren adibide argia da oraintsu sortu dan tenis alkartea. Informazino zehatzagoa lortu guran, alkarteko kide batzuekaz egin dogu berba eta hauxe esan dauskue:
Noiz sortu zan “Aldrebes" tenis kluba sortuteko idea?
Iaz Orozkon tenis pista barri bi eraiki zirean. Jende asko ikusten gendun kirol “barri” honetan eta urte atzenetan klub ofiziala sortuteko idea eduki gendun. Horretan gagoz orain, alkartea sortu barri-barri da, abenduan gitxi gorabehera.
Erabilera askotarako pistea eraiki da orain eta aukerak gero eta interesgarriagoak dira.
Bazkideak egiteko adia daukozue?
Bai, horixe da gure adia. Gero eta jende gehiago sartutea mundo honetan eta umeentzako kirola egiteko beste aukera bat izatea.
Epe laburrean zeozer antolatutea aurreekosten dozue?
Bai, hilebete barrurako-edo herri torneoa antolatu dogu. Udan beste txapelketa bat antolatuteko idea darabilgu. Hau irekia izatea pentsau dogu eta finala herriko jaietan egin gura geunke, San Antolinetan, irailean.