Donibane Aretoan, arresteiko 20:00etan alkartu zirean atzo herriko merkatariak Iparnature enpresako taldeko kideakaz. Iparnaturek Museoa gestionetan dau gaurko egunean eta berak hartu dau proposamena errealitate bihurtuteko ardurea.
Sektorea indartu gurean, lagun askoren iniziatibak martxan imintea da helburua. Gaurko egunean Laudion Apill eta Amurrion Apymca dira eredu komertzioen garapenerako ekintzetan. Horrez ganera, eta sortu barriaren ejenplu moduan, Artziniegako alkartea dago. Hau urte batzuk geldirik egon ostean barriro bere sektorearen alde behar egiteko irizpide barriakaz agertu da.