Induma informazino bulegoak antolatuta, jaboiak egiten ikisteko kurtsoa egingo da martiaren 21ean eta 28an eta aprilaren 4an, 11n eta 18an.
Gaztetxokoan egingo da hau kurtsoau arresteiko 16:00etan hasita 18:30ak arte.
Uzena emoiteko epea zabalik dago eta horretarako Indumara bertara joan behar da ilenetan eta eguaztenetan 18:00etarik 20etara eta barikuetan 9:00etarik 13:00etara.
Informazino gehiago gura izanez gero, 94 633 99 45 telefonora geitu leike. Horrez gain, internet bidez bere emon leike uzena infoinduma@yahoo.es helbidean.
Kurtsoa hutsaren truke izango da; hori bai, uzena emokeran, 10 €ko fiantzea imini beharko da eta kurtsoa akabau orduan bueltauko da.