Esan dogun legez, hau iniziatibau Itzarri Consulting enpreseak koordinau dau, bertako zuzendari eta Athleticeko jokalari dan Koikili Lertxundiren eskutik.
Helburua izan da, berba bitan esanda, herriko futbol taldeetako jokalarien eta entrenatzaileen arteko hartu-emonak euskaraz izatea. Horrez ganera, jokalariak euskaraz entrenatzea, jokalariak eurak bere, euren artean euskaraz berba egitea eta Athleticen inplikazinoa lortutea.
Aste pare baten Atxulaur taldeko jokalari gaztetxuakaz entrenetan etorri dira Koikili bera eta Diaz De Cerio, besteak beste. Herriko alkatearen esanetan, “iniziatiba aberasgarria izan da, holan, euskerea komunikazinorako tresnatzat hartua izan daiten beste pausu bat emon da-eta”.