Lehengo urtarrilaren 15eti martiaren 15era arte zabalik dago Orozkon basoetako ganadua bertatik erretiretako epea.
Zeanuriko Udalak eta Orozkokoak ebatzi daurie holan egitea neguan larreak barriro bere indarra hartu dagien datorren urterako.
Orozkoko Udalak hartuko dau bere gain ganadua erretiretan dan ala ez aituteko ardurea eta halan egingo ez balitz, Foru Aldundira geituko lauke eta honek erretirauko lauke kontrolau bako ganadua.
“danontzako hoba da hori ganaduori basoetati kortara eroatea eta, holan, kanpainak etxean bertan pasau ahal izango dira eta ganera, larreak errekuperau egingo dira datorren urteari begira” diño Juan Antonio Olaguenaga herriko alkateak.