Bertako herritar zaharrenak baino akordetan ez direan biztanle kopurura hurreratuten dago apurka-apurka gaurko eguneko biztanleria.
Urtean-urtean jaioten direan umeei esker, biztanle kopurua 2600tik hur dago 2010eko erroldako datuen arabera.
2010. urtea 2558 biztanlegaz akabau zala eta urte horretan bere, 22 jaiotza egon zireala dinoe datu ofizialak.
Atzenengo urteetan hil dana baino jente gehiago jaio da. Horrexegatik, atzenengo hamarkadan % 20,6ko igoerea egon da biztanle kopuruan eta 1995eko 2120 biztanletik 2010eko 2558 biztanlera pasau da.
2000n, esate baterako, 37 ume jaio zirean herrian eta urte bi lehenago, 1998an, 2000 biztaleren mugea pasatu zan 36 jaiotzagaz.
“Batez bere bikote gazteak Orozkon ekin dautsie bizi-proiektuari konturatu direlako horretarako toki egokia dala eta datuok frogatuten daurie Orozko euren futuroa dala gurea dan moduan” dino Juan Antonio Olaguenaga herriko alkateak.
Holan egin dau gora erroldak atzenengo 12 urteetan:
2010: 2.558 biztalne (22 jaiotza).
2009: 2.520 biztanle (35 jaiotza).
2008: 2.486 biztanle (25 jaiotza).
2007: 2.470 biztanle (25 jaiotza).
2006: 2.445 biztanle (26 jaiotza).
2005: 2.419 biztanle (30 jaiotza).
2004: 2.389 biztanle (27 jaiotza).
2003: 2.362 biztanle (31 jaiotza).
2002: 2.331 biztanle (34 jaiotza).
2001: 2.297 biztanle (30 jaiotza).
2000: 2.267 biztanle (37 jaiotza).
1999: 2.230 biztanle (25 jaiotza).
1998: 2.205 biztanle (36 jaiotza).