"Orozko klik" I.argazki lehiaketea antolatu dau Induma gazte informazio guneak

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza 2011ko urt. 22a, 14:37

Orozkoko Induma gazte informazio guneak  I. argazki lehaketea antolatu dau. “Orozko klik” uzena dauko honek lehiaketaonek eta 1975 eta 1996 urte bitartean jaiotakoei zuzendurik dago. Argazkiak urtarrilaren 17tik otsailaren 18ra arte aurkeztu ahal izango dira, beti bere, inon argitaratubakoak izanda.

Argazki motak

Orozkoko Induma gazte informazio guneak  I. argazki lehaketea antolatu dau. “Orozko klik” uzena dauko honek lehiaketaonek eta 1975 eta 1996 urte bitartean jaiotakoei zuzendurik dago. Argazkiak urtarrilaren 17tik otsailaren 18ra arte aurkeztu ahal izango dira, beti bere, inon argitaratubakoak izanda.

Argazki motak

Lehiaketa honetako erretratuetako gaiak bidaiak eta natura dira. Kamara digitalagaz zein analogikoagaz egineko argazkiak izan leikez, zuri baltzean zein kolorean eta 20X30 zmko neurrian. Parte-hartzaile bakotxak gehienez 3 behar aurkeztu ahal izango ditu.

Aurkeztuteko modua

Lanak sobre itxi baten aurkeztu behar dira. Kanpoko aldean I. Argazki lehiaketa “Orozko klik” imini behar da eta barruko bigarren sobrearen barruan dokumentazino hau sartu behar da: erretratua bera eta orri zuri baten beharraren izena, argazkia non eginda dagoan, partaidearen datu pertsonalak (izen-abizenak, helbidea, jaiotze-data, telefono zenbakia, eta helbide elektronikoa) eta NANaren kopia.

Behar bat baino gehiago aurkeztuz gero, hasikerako sobrearen barruan erretratu bakotxeko sobre bat sartu beharko da. Hemen bere lehen esaneko datu guztiak iminita.

Non aurkeztu

Korreo ziurtatu bidez zein zuzenean entragau ahal dira helbide honetan:

Orozkoko gazte informazio gunea (Induma)

Zubieta Etorbidea 16, 48410 Orozko, Bizkaia.

Korreoz bidalduten direzan erretratuak, beranduenez, otsailaren 18ko zigilu-markea eduki beharko daurie.

Sariak

  1. Saria: 300 €
  2. Saria: 150€
  3. Saria: 75€

Ezin izango da sari bat baino gehiago lortu.

Sari banaketea

Epaimahaiak 2011ko martxoaren 11n emongo dau jakitera harturiko ebatzia www.orozkoudala.com web orrian.

Informazino gehiago gura izanez gero, hemen eskatu leike:

-Orozkoko gazte informazio gunea (Induma),Zubieta Etorbidea 16.

-infoinduma@yahoo.es

-946339945 telefonoan

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide