Matxintxu Emakume Elkarteak antolaturik, iraila osoan zehar Orozkoko emakumeen argazki erakosketea egongo da museoan.
Era guztietako argazkiak dagoz bertan; eskola garaikoak -batez bere, neskatoak bakarrik egozanekoak, mutilakaz nahastuta hasi baino lehen-, ezkontza egunetakoak, etxetik kanpora behar egiten aurien emakumeenak-jatetxeetan, txurrerian etabar-, familiakoak…
Honegaz erakosketaonegaz antolatzaileak emakumeak urteetan zehar eginiko beharra erakotsi gura izan dau. Etxean ezeze, kanpoan bere bai. Horren etsenplu argia da 1941eko familia argazkia. Bertan, senar-emazteak dagoz txurrerian beharren euren alaba bigaz. Hau txurreriau 1940an zabaldu zan eta bertako nagusietako bat Ino Zubizarreta izan zan. Gero, 1970ean tabernea izan zan.
Matxintxu Emakume Elkartea iaz sortu zan Udaleko Bardintasun Departamentuaren ikastaro baten ostean, han emoneko informazinoa baliatuta. Harrezkero, eten barik dabil ekintzak antolatuten. Esate baterako, atzenengo emakumearen egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu auezan herrian. Horrezaz aparte, iazko jaietan Kristina Landeta orozkoarrari eginiko omenaldia antolatu auen. Kristina, besteak beste, herriko enfermerea izan zan gerra denporan.
Esan legez, iraila osoan zehar egongo da erakosketea museoan eta hauxe da ordutegia: Eguenetik domekara, goxez, 10:00etarik 14:00etara eta arresteiz barikutik domekara 17:00etarik 19:00etara.