XVIII. edizinoa izan zan atzokoa eta inozko jentetsuena antolatzaileen arabera. 120 parte-hartzailetik gora egon zirean; herrikoak asko, baina ingurumariko herrikoak bere batzuk. Besteak beste, Laudiotik, Amurriotik eta Ugaotik etorri zirean asko, baita Mutrikutik bere.
Gero eta ume gehiagok hartuten ei dau parte eta atzokoan bere herriko ume askok egin aurien probea. Batzuk gurasoak ondoan, beste batzuk lagun artean...Askok jai giroan egin aurien eta mozorrotuta urtein aurien herriko plazatik.
Ibilbidea urterokoa izan da aurten bere- kasik 3 km karran eta 9 bizikletan- Zubiaur plazan urtenda, Beraza auzotik Olabarri auzora eta bertatik barriro bere urteerara. Han bizkletea kuxu eta Ibarra auzoraino eta buelta.
Akabau eta gero, parte-hartzaileak dorsala entregakeran kamiseta bat hartu aurien sari Orozkoko Txirrindularitzak emonda.