Urteroko ziteari huts egin barik, Gabonetako kontzertua emon auen atzo Agate Deuna Abesbatzak Andra Mari auzoko San Antolin ermitan

Urtero legez, Agate Deuna abesbatzak Gabonetako kontzertua emon auen atzo egordiko meza ostean San Antolin ermitan. Era eta hizkuntza guztietako kantak interpretau auriezan; Gabonetako kantak euskieraz zein italianoz eta latineko batzuk bere bai. Beterik egon zan ermitea herritarrakaz eta amaituteko Hator, Hator kantea aukeratu aurien publikoagaz batera kantetako. Atzenengo San Antolin jaietan zabaldu zan hau ermitau guztiz barriztau ostean eta, egia esan, ederto entzun zan kontzertua. Jenteak sano gustura urtein auen leku dotorea eta egokia dala eretxita.

Urtero legez, Agate Deuna abesbatzak Gabonetako kontzertua emon auen atzo egordiko meza ostean San Antolin ermitan. Era eta hizkuntza guztietako kantak interpretau auriezan; Gabonetako kantak euskieraz zein italianoz eta latineko batzuk bere bai. Beterik egon zan ermitea herritarrakaz eta amaituteko Hator, Hator kantea aukeratu aurien publikoagaz batera kantetako. Atzenengo San Antolin jaietan zabaldu zan hau ermitau guztiz barriztau ostean eta, egia esan, ederto entzun zan kontzertua. Jenteak sano gustura urtein auen leku dotorea eta egokia dala eretxita. Ganera, koralak beste kontzertu bat emoiten dau urtean-urtean San Juanetan. Kontzertu diferentea izaten dau hau ez dauriezalako urtean kantautakoak kantetan, ezpada guztiz bestelakoak. Aurten 60. hamarkadako kantak interpretau dauriez. Herritarren aurrean hiru emonaldi egiten dauriez urte guztietan. Beste bat udabarrikoa izaten da. Honetan herri bitako koralak parte hartuten daurie bertakoagaz batera eta beste egun baten Orozkoko korala joaten da euren herrira kantetan. Urteko hiru emonaldi nagosiak aparte, urtean hainbat ekitaldi emoiten ditu koralak herrian. Dala komunino egunean, Domu Santu egunean, bodatan…Bere lekua egin dau herrian koralak eta herritarrak pozarren hartuten dau.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide