Ganadu feria eta produktu plazea egin zirean atzo Orozkon Santa Luzia eguna dala-eta
Goxean gox hasi zirean EAEko herri askotako ganaderoak eta baserritarrak euren erakostekoak eder-eder iminten azokarako eta ganadu feriarako. Urtero legez, ogia, gaztaia, ortuariak, narruz egineko karterak, muebleak…danerik egon zan plazan ekosgai eta salgai. Ganadu feriari jagokonez, IV. terreña arrazako ganadu lehiaketea egin zan. Hau lehiaketau, adituak esan dauskuenez, lehen Bizkaia mailan egiten zan, baina gero EAE osora zabaldu zan terreña arrazea, bertakoa izanda, lurralde osoan ezagutarazo eta fomentau gura zalako. Gox guztian egon zan ganadu feria eta plazea eta sari banaketeagaz amaitu zan.
Arresteian, dantzan akabau zirean eguneko ekitaldiak. Erdizka Lauetan taldea arduratu zan horregaz eta herriko plaza bete-beterik egon zan ekitaldi osoan.