Zubiaurreko Gazte Asanbladaren aurkezpen ekitaldia egin zan atzo.
Ekitaldi asko antolatu auriezan gazteak. Arresteian, herriko plazan, umeentzako jolasakaz emon jakien hasikerea ekitaldieri. Gero, jendaurreko aurkezpena egin zan herriko Kultur Etxean. Bertan, orain arte antolatutakoaren bideoak erakotsi zirean, euskiereak historian jasan dituen erasoen barri emoiten daurien irudiak eta aipamenak…Ekitaldia herriko bertsolari biren bertsoakaz akabatu zan.
ZUGA, Zubiaurreko Gazte Asanblada, lehengo udan hasi zan herrian ekitaldiak antolatuten; mendi martxea, kontzertua…
Kideak eurak esandakoaren arabera, herriari bizitasuna emoiteko eta herrian euskierea sustatzeko helburuagaz sortu daurie hau taldeau.