Kandelak egiteko ikastaroa antolatu auen atzo Matxintxu Orozkoko Emakumeen Elkarteak

Aspaldi sano ezagun egin da Matxintxu Emakumeen Elkartea gure artean, besteak beste, antolatu dituen berbaldiak, ikastaroak etabar direla-eta.

Oraingoan, kandelak zelan egiten direan azalduteko ikastaro-mintegia antolatu auen herriko Kultur Etxean. Ikastaro itxia izan zan , hau da, elkarteko bazkideentzako bakarrik.

Horren ganeko informazinoa jasoteko elkarteko presidenteagaz egin gendun berba, Gurene Grande da bera.

Aikomen, Gureneri egin geuntsen alkarrizketea:

Zer da orain antolatu dozuen mintegia? Nork emongo dau?

Aspaldi sano ezagun egin da Matxintxu Emakumeen Elkartea gure artean, besteak beste, antolatu dituen berbaldiak, ikastaroak etabar direla-eta.

Oraingoan, kandelak zelan egiten direan azalduteko ikastaro-mintegia antolatu auen herriko Kultur Etxean. Ikastaro itxia izan zan , hau da, elkarteko bazkideentzako bakarrik.

Horren ganeko informazinoa jasoteko elkarteko presidenteagaz egin gendun berba, Gurene Grande da bera.

Aikomen, Gureneri egin geuntsen alkarrizketea:

Zer da orain antolatu dozuen mintegia? Nork emongo dau?

Badakit ez dela oso erromantikoa, baina kandelen mintegia dirua lortuteko asmakizuna izan da. Jarduera gehiegi egin gura doguz. Bazkideen kuotakaz eta dirulaguntzakaz ez da nahikoa, beraz, holako gauzak sortu behar doguz.

Urtean dirua lortuteko beste hainbat gauza egin doguz: kamisetak, xaboiak, bi koadroren zozketea, Santa Marinako jaia antolatu…

Arratsalde bakarreko mintegia izango da. Ez dogu irakasle aditurik. Aldez aurretik kandelak zelan egiten direan guk ( juntakoak) ikasi dogu eta asmoa arratsalde on bat alkarregaz pasatzea da. Materialak elkarteak erosi ditu eta ateretan diren kandelen artean, batzuk bakoitzak bere etxera eroateko izango dira eta besteak Santa Luziako azokan salduteko.

Zer da eta zertarako sortu zan Matxintxu Orozkoko Emakumeen Elkartea?

Matxintxu Orozkoko emakumeen elkartea da eta Orozkoko emakumeentzat jarduerak (kulturalak, aisialdikoak, formatiboak…) antolatuteko sortu zen, gehien bat.
 
Oker ez banago, bazkideak dagoz bertan. Zenbat zagozie orain?

Bai. Orain 75 bazkide gara, gitxi gorabehera.
 
AIARALDEA.COM-eko irakurleak eta orozkoarrak ezagun daurie ikastaroak, hitzaldiak orozkoarrei omenaldiak... antolatu dozuezala. Zein da elkartearen helburua?

Gure helburu nagusiak dira, besteak beste, emakumearen irudia goraipatutea, herriko arlo publikoan inportantzia gureganatutea, emakumeen problemez jendea sentikor bihurtutea, informazinoa eta laguntza eskeintzea.
 
Kandelak egiteko mintegia amaituta, epe laburrean besterik antolatuteko asmorik dozue?

Azaroan hasita, abendura arte iraungo duen gimnasia hipopresiboko bi kurtso ematen dagoz orain. Hasieran bakarra antolatutea pentsau zan, baina jende asko interesatu danez, bi antolatu behar izan dira. Datorren urterako martxoa eta apirila bitartean beste bat egingo da.

Abenduaren 18an oinarrizko Reiki-ko kurtsoa hasiko da eta hau bere bazkideentzako izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide