Hau akordioau Eusko Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrak, EAEko hiru Batzar Nagusiek eta Eudelek (Euskadiko Udalerrien Elkartea) bultzatu daurie eta hauxe dino, besteak beste:
“Euskal gizartearen eta bertako instituzioen helburua da terrorismoaren biktimen memoria eguna errespetuan, askatasunean eta arduran oinarrituriko bizikidetzan oinarri sendo bihurtzea. Izan bere, memoria terrorismoaren biktimen oinarrizko eskubidea da eta gizarte osoarentzako bitarteko morala”.
Hori dala-eta, honek akordionek azaroaren 10 guztietan “Memoriaren Eguna” ospatutea proposatzen dau, baita egun honetan instituzinoak deklarazino instituzionala onartutea eta bultzatutea bere. Hirugarrenez, egun honetan biktima errugabeak gogoratuten direzan EAEko lekuetan lora eskaintzak egitea.