Urtero legez, urriaren atzenengo astegoienagaz batera, Gaztaina Eguna antolatu da aurten Irukusigietan. X. urteurrena izan da aurtengoa eta jende aldetik, beti legez, jendetsua sano.
Zubiaurreti Usabelera autobusa egon zan eta handik, Telleriti aurrera, Lastrabera joan zirean eta, atzenik, Irukusigietara, bertako kirikinausira.
Orain 10 urte bertako kirikinausia garbitu eta egun honetarako prestau aurien Supelaurreko kideak eta urtero-urtero bertaraino joaten da jentea ekosten. Hantxe bertan, Kirikinausiaren ingurumarian, Arratiako bertsolariak eta Iurretako trikitilariak lagun, jai polita egin aurien gaztainakaz, txorizoagaz, urdaiagaz eta ardaoagaz tripea bete bitartean. Gero zozketea egin zan bertako produktuz osaturiko otzararena.
Eguna ondo akabetako, txistuaren laguntasunagaz, Zubiaurreti ibili zirean kalejiran.
Esan dogun moduan, Supelaur Kultur Alkartea arduratuten da honegaz ekitaldionegaz eta aurten laguntzaile euki ditu “Embutidos Pedro Martin”, “Chorizos de Orozko Hermanos Valencia”, “Intxaurrondo expertos inmobiliarios”, “Estación de servicio Bengoetxea”, “Nervión internacional S.A” eta Orozkoko Udala.