Zapatu honetan hasiko dira Europako Ondare Jardunaldiak

Zapatu honetan hasiko dira Europako Ondare Jardunaldiak.

Orozkoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak AVNIA Kultur Elkarteagaz batera zapatu honetarako, hilak 2, Europako Ondare Jardunaldiak antolatu dauriez. Europako kontseiluaren eta Europar Batasunaren ekimena da hau eta urriaren 16ra arte luzatuko da.

Orozkoko Udala orain urte batzuk hasi zen honetan ekimenonetan parte hartuten herrian dagoan kultura aberastasuna erakosteko bide egokia dala eretxita.

Zapatu honetan hasiko dira Europako Ondare Jardunaldiak.

Orozkoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak AVNIA Kultur Elkarteagaz batera zapatu honetarako, hilak 2, Europako Ondare Jardunaldiak antolatu dauriez. Europako kontseiluaren eta Europar Batasunaren ekimena da hau eta urriaren 16ra arte luzatuko da.

Orozkoko Udala orain urte batzuk hasi zen honetan ekimenonetan parte hartuten herrian dagoan kultura aberastasuna erakosteko bide egokia dala eretxita.

Honeetan jardunaldioneetan jenteak urragotik ezagutu ahal izango dau ondare historikoa guztientzako zabalik dagoan kanpaina baten bitartez.

Atzenengo edizinoan ondarea ezagutuarazoteko gertaera honetan 49 estatuk hartu aurien parte.

Hauxe da jardunaldi hauetarako aurreikusi dan ekimenetariko bat:

Urriak 2, zapatua:

Ars lignea & medievalis. Arkitekturea egurrean eta harrian.

Orozkoko Museoa (Zubiaur) izango da alkartuteko lekua goxeko 9:30etan.

Leku kopuru mugatua da eta ibilbideak 3 ordu eta erdi irauten dau.

Antolatzaileak Orozkoko Udala eta AVNIA dira.

Informazinoa lortuteko eta erreserbak egiteko bideak:

946 339 823 telefonoan edo museoa.orozko@bizkaia.org helbidean.

Ibilbidea norbere autoan egingo da San Martin eta Olarte auzoetara Goikiriko Santa Maria eta Olarteko San Bartolome ermitak eta bertako egurrezko bobedak ekosteko, interes artistiko handikoak dira-eta.

Gero Zaloa eta Urigoiti auzoetara joango da Santa Maria eta San Lorentzo ermitak ekosteko, hurrenez hurren. Bertan erromaniko eta gotikoko elementuak ekosi ahal izango dira.

Ibilbidean herriko baserri eta jauregi batzuk ekosi ahal izango dira euren arkitektureari erreparatuteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide