Bihar arresteiko 5etan hasiko dira San Migel jaiak ohiko suziri jaurtiketeagaz eta kanpai hotsagaz.
Hortik aurrera ektialdi asko dagoz iragarrita: bihar bertan, Potxin eta Patxin pailazoak egongo dira 17:45tan eta honeek ekitaldia amaitu eta gero, txokolatea banatuko da ume guztientzako eta iluntzan, 21:30etan, sardinak helduentzako. Tripea ondo bete eta gero, Zaldi probak egongo dira.
Zapatuan, arresteiko 6etan, XIV. mus arin txapelketea jokatuko da eta gaueko 11etan dantza egiteko aukerea egongo da Joselu Anaiak taldegaz. Berbenea amaitu eta gero, txokolatea egongo da.
Domekan, goxean izango dira ekitaldiak. 11etan XV. paella txapelketea hasiko da. 12etan auzoko defuntuen ohorezko mezea egongo da eta meza ostean euskal dantzak eta aizkolariak egongo dira. Herriko Ubixeta dantza taldeak egingo dau dantza Beraza auzoan, beste auzo askotan egin dauen moduan. Egunari akaberea emoteko, 13:15etan paellak aurkeztu eta sariak banatuko dira.
Eguaztenean izango da San Migel eguna eta egun honetan bere mezea egongo da egordiko 12etan eta meza ostean, urte guztietan legez, zozketea egingo da.