Uda sikuaren ostean, ur falta handia dago gure inguruan. Horreri aurre egiteko neurriak hartu behar dira eta Zubiaurren dagoeneko hasi dira konponbidea topetan. Zubiaur zubiaren ondoko zatia, Altube errekea, dragetan hasi dira. Hasikera baten, zubitik gorako zatia egin aurien, baina orain zubitik beherakoa bere egingo daurie. Helburua da harria kendutea, holan, urak errazago egingo dau bidea. Lehen ur gitxi eta harri asko egozanez gatx egiten jakon errekeari itsasora bidea.
Sakonera handia dagoz egiten, baina alboan etxeak dagozanez, bertako zimenduak babestuteko harri handiak imini dauriez erreka alboetan.