Herritarren eskura dago ZER DIÑOren 51. alea.
Oraingoan, Josu Larrazabaleri, txirrindularien prestatzaileari, egin dautsie alkarrizketa nagosia erredakzino arduradunak. Josu Euskaltel-Euskadiko prestatzaileetako bat da eta bere beharraren ganean eta bere ibilbidearen ganean berba egin dausku.
Aurreko guztietan legez, oraingoan bere Floren Usiak egineko komiki ederra agertuten da. "Langile baten galderak liburu baten aurrean" uzena dauko eta testua Bertold Brecht-ena da, Mikel Laboak musikatua.
Horrek atal horrek aparte itxita -atal finkoak dira horreek dagoeneko aldizkarian- hainbat barri labur argitaratu dira: Matxintxu emakumeen elkarte barriarena, Olgetan esku-pelota eskolearen etengabeko txapelketa arteko ibilaldia, Ibaiondo futbol zelaiko harmaila barriena, Artiach enpresan beharginak egineko protestak etabar.
Azken orrian Aiaraldea.com aitatuten da, izan bere, Orozkoren barri internet bidez eta euskera hutsean eukiteko aukerea emoiten dau honek leihonek eta halantxe jakinarazo jakie herritarrei.
ZER DIÑO aldizkaria BERBAZ KULTURA ALKARTEAK argitaratuten dau eta udan 13 urte bete ditu horretan zereginorretan. Helburua, hasikera-hasikerati, herrian pasetan dana herrian zabaldutea izan da bertako euskera hutsean.