Aurten Matxintxu Emakume Elkarteak antolatuko dau Santa Marina eguna

Aurten Matxintxu Emakume Elkarteak antolatuko dau Santa Marina eguna.

Orain arte herriko udalak antolatuten izan dau hau jaiau, baina aurten 2009ko maiatza inguruan sortu zan Matxintxu Emakume Elkarteak hartu dau horren ardurea. Gurene Grande, alkarteko presidenteak esan dauskunez: “azken batean, auzoetako jaiei eustea da helburua eta, kasu honetan,  santa baten eguna dala kontuan hartuta, aitzakia ederra da antolaketeari ekiteko”.

Aurten Matxintxu Emakume Elkarteak antolatuko dau Santa Marina eguna.

Orain arte herriko udalak antolatuten izan dau hau jaiau, baina aurten 2009ko maiatza inguruan sortu zan Matxintxu Emakume Elkarteak hartu dau horren ardurea. Gurene Grande, alkarteko presidenteak esan dauskunez: “azken batean, auzoetako jaiei eustea da helburua eta, kasu honetan,  santa baten eguna dala kontuan hartuta, aitzakia ederra da antolaketeari ekiteko”.

Goxeko 11:00etan Urduñako Tologorri taldearen laguntasunagaz aire-festa egingo da: eurak parapentean salto egingo daurie eta gura dauenak aukerea eukingo dau hegan egiteko lagun birentzako parapentean, horretarako berein-berein ekarria.

Horregaz ekitaldiorregaz batera gox guztian trikitilariak joko daurie eguna alaituteko 12:15ak arte ordu honetan hasiko da mezea-eta.

Meza ostean herriko gaztaia eta txorizoa  egongo da jateko eta Matxintxu alkarte antolatzaileak txoznea iminiko dau.

Egordira helduteagaz batera egingo da eguneko ekitaldi nagusia, edo sinbolikoena behintzat. 14:00etan Floren Usiak egineko koadroaren zozketea egingo da. Koadro honetan Santa Marinako jaiak agertuten dira eta ermitaren irudia bere bai. Honegaz Matxintxu alkarteko kideak dirua lortu gura daurie urtean zehar ekitaldi gehiago antolatu ahal izateko eta alkarteak berak daukozan gastueiri aurre egin ahal izateko.

Bazkaldu osterako, sarritan legez, mus txapelketea antolatu da eta txapeldunak 100 euroko afari bana irabaziko daurie Orozkoko edozein jatetxetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide